Anguianoko ganbera musika jaialdia

08/08/2022-14/08/2022, Anguiano (Errioxa)

Anguianoko ganbera musika jaialdia Errioxako baserri-giroan gertatzen den disziplina anitzeko jaialdia da. Aurten bertara gonbidatu gaituzte parte hartzera eta lehenengo aldiz buruz jotzera ausartuko gara; partitura gabe, atrilik gabe eta entzuleen eta orkestraren arteko distantzia moztuz. Alejandro Garrido zuzendari eta disziplina anitzeko biolajoleak prozesuan lagunduko gaitu, Dvoraken Mundu Berriaren Sinfoniarentzako koreografia berezi bat prestatuz. Honetaz gainera, gure musikariek jaialdiaren hainbat tailerretan parte hartzeko aukera izango dute, herritarren eta musikarien arteko loturak sortzeko zenbait arte moten bidez; hala nola, inprobisazioa eta dantzaren bidez.

Esta web utiliza cookies para su correcto funcionamiento. Al hacer clic en el botón Aceptar, aceptas el uso de estas tecnologías y el procesamiento de tus datos para estos propósitos.    Configurar y más información
Privacidad