Nor gara?

La Joven Orquesta de Pamplona es un proyecto que pretende formar músicos de entre 14 a 30 años afincados en Pamplona y alrededores y ofrecer un espacio donde puedan crecer artística y personalmente.

Funcionamos como una red de músicos. Actualmente formada por más de 65 integrantes, nos juntamos puntualmente para convivir y crear proyectos multidisciplinares.

Autogestioa

IGO musikari gazteek erabat autogestionatutako komunitatea da. Bertako kideek haien gustu, interes eta kezkak kontuan hartuta sortzen dituzte proposamen artistikoak, eta musikaren industriaren errealitate aldakorrera egokitzen dira.

Autogestio honen bidez, musikariek ez dute interpretazioan soilik parte hartzen: proiektuen diseinuan, erabakietan, antolaketan, produkzioan, komunikazioan eta kudeaketan ere esku hartzen dute. Horrek autonomia artistikoa eta taldearen erantzunkizun kolektiboa sustatzen ditu.

Ildo beretik, orkestra ikaskuntza eta sorkuntza kolektiborako espazio gisa ulertzen dugu, non musikari gazteek euren ahotsa garatu eta proposamenak modu autonomoan sortu eta aurrera eramateko beharrezkoak diren tresnak eskura ditzaten.

Horrela, IGO-k ohiko orkestra-formatutik haratago joan nahi du: musikariak interprete izateaz gain, sortzaile, kudeatzaile eta haien proiektuaren eragile aktibo bihurtzen dira. Prozesu horretan, lankidetza, horizontaltasuna eta ekimena komunitatearen zutabe bilakatzen dira.

Autogestioa
Berrikuntza

Berrikuntza

Egitasmo bakoitzak kezka bati erantzuten dio eta orkestra ulertzeko modua birformulatzen saiatzen du. Gure helburua musika klasikoa edo jazz-a bezalako generoak publiko zabalari hurbiltzea da, publiko gaztean arreta berezia jarriz.

Horretarako, ohiko kontzertu-formatutik aldenduz, musika, eszenografia, dantza, antzerkia, ikus-entzunezkoak edo bestelako diziplina artistikoak uztartzen dituzten proposamenak sortzen ditugu. Espazio eta formatu berriak ere esploratzen ditugu, kontzertuaren eta publikoaren arteko distantzia murriztuz, entzulea esperientziaren parte izan dadin.

Berrikuntza ez dago interpretatzen dugun errepertorioan soilik, musika aurkezteko, partekatzeko eta biziarazteko moduan baizik. Genero eta garai desberdinetako proposamen artistiko berriak sortuz.

Formakuntza

Espezializazio handiko musikari eta profesionalak gonbidatzea dugu helburu, musikariei prestakuntza eta esperientzia berriak eskaintzeko asmoz. Masterclass, entsegu irekiak eta lan-saioen bidez, musikariek ezagutza tekniko eta artistikoetan sakontzeko aukera dute, hala nola beste profesionalen ikuspegi eta lan-metodoekin harremanetan jartzeko.

Era berean, garrantzia ematen diogu inguruko orkestra profesionalekin eta kultur eragileekin loturak sortzeari. Harreman horien bidez, musikari gazteek sektore profesionalera gerturatu, esperientziak partekatu eta ibilbide profesionalerako aukerak eta erreferenteak eskura ditzakete.

Formakuntza
Gure hastapenetatik gaur arte

Gure hastapenetatik gaur arte

Mirari Etxeberria Guerrerok 2017an ekin zion proiektu honi, 20 urte besterik ez zituela, orkestra zuzendaritzan sartzeko asmoz.
Orain arte, Euskalduna Jauregian, Mozart Aretoan, Victoria Eugenian, Baluarten eta Gayarre Antzokian jo dugu, baita Música-Musikan, Olatu Talkan eta Aurrera Fest jaialdietan ere.

Hainbat motatako musika-taldeekin egin dugu lan: Nafarroako Abesbatzen Federazioa, Iruñeko Ganbera Opera, Sinfonía Navarra edo Sôber, Ibilbedi, Burutik edo Skabidean bezalako pop/rock taldeekin. Gure loturek beste diziplina artistiko batzuk ere biltzen dituzte, hala nola La Faktoria dantza konpainia, Iruñeko Arte eta Diseinu Eskola eta Saudade abesbatza.