Joven Orquesta de Pamplona

Iruñeko Gazte Orkestra

GALARDÓN A LA ENTIDAD JOVEN DE 2025 DEL INSTITUTO NAVARRO DE LA JUVENTUD

"Para buena parte de los intérpretes clásicos, una aspiración puede ser convertirse en músicos de orquesta, una dedicación para la que reciben cierta formación en sus años de conservatorio pero en la que, en la práctica, todo suma. Por eso, es especialmente bienvenido un proyecto como la Joven Orquesta de Pamplona, una formación autogestionada en la que son los propios músicos los que toman las principales decisiones."

Diario de Navarra

Diario de Navarra

Albisteak

Albisteak

Ezagutu JOP | IGOren berrikuntza guztiak!

Taldeak

Taldeak

Formatu guztiak ezagutu

IGO-ra batu

IGO-ra batu

Musikaria zara? Mintza gaitezen!

Bazkide egin

Bazkide egin

Proiektua barrutik babestu

Hurrengo Datak

Ez galdu gure jarduera guztiak

Proyectos anteriores

Salsea todo lo que hemos hecho hasta ahora, ¡aquí lo tienes!

PRINTZESA HORIA OPERA

01-10/08/2024 Baztan

Printzesa Horia Baztango hainbat herritan izan zen, kontzertu sinfonikoen bidez, ganbera-musikaren, haraneko musika tradizionalari laguntzen dioten dantza-tailerren eta kontzertu pedagogiko baten bidez; Camille Saint-Saënsen La Princesse Jaune emanaldiarekin amaituz, Elizondoko frontoian.

Proiektu hau aurrera eramateko, La Caixa eta Caja Navarra Fundazioen 2023ko Innova Cultural Programaren eta Nafarroako Gazteriaren Institutuaren 2024ko Aurrekontu Parte-hartzaileen laguntza dugu.

SATIE & FRIENDS

20/03/2026 Museo Oteiza

Satie & friends musika, antzerkia eta performancea nahasten dituen diziplina anitzeko proiektua da, Oteiza Museoaren marko paregabean.

Narrazioaren bidez, konpositore enigmatiko honen obrarik adierazgarrienak eta ezezagunenak gerturatu nahi ditugu, baita Satieren osagai kontzeptual handiaren eraginpean dauden beste konpositore batzuen obrak ere, hala nola, I. Stravinsky eta J. Cage.

Musikariak eta publikoa espazio berdin batean mugitzen dira, eta hausnarketa eta esplorazio murgilgarri eta errepikaezina sortzen da.

JOP IN BLUE

28/12/2025 Sala de Cámara de Baluarte

Gabon guztietan elkartzen gara Iruñean kontzertu berezi bat egiteko eta etxekoekin partekatzeko.

JOP in Blue gure Big Banda eta Orkestra elkartzeko aukera izan zen, musika klasikoa eta jazza uztartzen dituen errepertoria aurkeztuz, G. Gershwin-en Rhapsody in Blue eta big band-erako lan originalekin.

Proiektu honetarako luxu handia izan zen Jonathan Milla piano-jotzailea bakarlaria gurekin izatea. Musika ikasketen hastapenetan, Nafarroako Gobernuaren Vianako Printzea Erakundeak emandako beka jaso ondoren, goi-mailako musika ikasketak burutu zituen Bartzelonako Conservatori del Liceu ikastegian, Stanislav Pochekin maisuaren gidaritzapean.

Bilaketa Fundazioaren beka bati esker, prestakuntza eta espezializazioa sakontzen jarraitu zuen, hainbat tekla instrumentutan, hots, pianoan, organoan eta klabezinan.

Hainbat urtez bizi izan zen Espainiatik kanpo, jarduera artistiko eta pedagogikoa garatuz. Gaur egun, ibilbide artistikoa eta irakaskuntza-lana uztartzen ditu, Nafarroako Foru Komunitateko hainbat hezkuntza-erakundetan. Bere esperientzia, prestakuntza eta musikari ibilbideari esker, pribilegioa dugu bera bezalako bakarlari bat Iruñako Gazte Orkestra proiektuan izatea.

Iraganeko Egitasmoak

Ez galdu gure ekintza guztiak

Satie & friends
Concierto
2026-03-20

Satie & friends

Duela 100 urte baino gehiago hil zen Erik Satie konpositorea. Zaila da Satie definitzea, baina eragin handia izan zuen bere garaiko gainerako konpositoreengan. Bere lanik ezagunenetako bat Gymnopédies bilduma da: pianorako pieza labur, motel, gogoetatsu, lasai eta hausnartzaileak biltzen dituena. Horregatik, Satieren musika gaizki ulertua izan da maiz, introspektibotzat jo izan delarik. Aldiz, Satieren musikak sormenaren muga gainditu zien surrealismoari eta dadaismoari. Programa honen bidez, Satie ardatz nagusi hartuta, XX. mendearen lehen erdialdeko hainbat soinu eta ikuspegi estetiko erakutsi nahi ditugu, ez musikaren bidez soilik, baita kontakizuna eta antzezpenen bidez ere. Kezkagarria eta, aldi berean, dibertigarria izan daiteke John Cage-en 4’33” obra ulertzea. Baina, Malevichen kasuan bezala, Bigarren Mundu Gerraren ondoren, antirromantizismoak bultzatuta, artistaren egoaren behin betiko ezabaketa suposatu zuen. Bai Satie-ren, bai Cage-ren existentzialismoa umoreak markatzen du, eta biek galdetzen diote euren buruari non ote dagoen muga. Gaur egun ere, geure buruari egin diezaiokegu galdera bera. Arte “garaikidea” nola hautematen dugun zalantzan jartzen duen kontzertua da, mugimendua sortu eta mende batera oraindik ulerkaitza baita. Inor axolagabe utziko ez duen esperientzia dugu hau, publikoaren eta interpretearen arteko muga espaziala ezabatzea helburu duena. Narratzailea: Miguel Nuño Zuzendaria: Mirari Etxeberria Guerrero Itzulpenak: Amaia Orbe Barrio Kartela: Nahia Urretagoiena Kortadi

19:00 Jorge Oteiza Museoa
Ver detalles