Kolaboratzaileak
Ugaitz Fernández Branada
Gasteizen jaioa, Laguardian hezia eta Logroñoko biztanlea. Musikazalea eta Iruñako Gazte Orkestrak egiten duen lanaren jarraitzailea izanik, proiektu hau laguntzen dut azpiegiturak eskainiz eta orkestrak egiten dituen ekintzetan parte hartuz
Pablo Sisamón Badilón
Iruñeako Gazte Orkestran parte hartzea proposatu zidatenean ez nuen bi aldiz pentsatu, halako musikari talde gazte baten logotipoa egitea ohore handia da niretzat. Nire bizitza osoa musika eta irudiz inguratua egon da, eta bi zaletasun horiek batzea paregabea izan zen. Aldi berean, IGOren hainbat kontzertutan kamerari eta argazki lanak ere egin ditut; horrela musika eta argazkilaritza baita bateratuz
David Izurdiaga Abaigar
Iruñeako Gazte Orkestra aparteko proiektua iruditzen zait talentu gazteen artean musika sortzeko, modu berritzaile eta profesional batean, beraien pasioa partekatuz. Musikarekiko pasioa transmititzea eta hurbiltzea ez da lan erraza baina IGOko musikariek ia esfortzu gabe lortzen dute! Musikari hauek erretratatzea eta gertutik ezagutzea asko gustatu zait eta ziur naiz hurrutira iritsiko direla.
Laura De Las Heras
Laura disziplina anitzeko profila da; arkitekturan, diseiñuan, objetuen sorkuntzan, arte eszenikoetan, gestio kulturalean eta dantzan formatua. Haibat museo, antzoki eta eskoletako lan-taldetan parte hartu du, arlo hauetako profesional espezializatuekin harreman estua mantenduz uneoro. Maila nazionaleko zein eta internazionaleko proposamen eszenografikoetan ere parte hartu du eta 2018tik aurrera gure kartelen atzean dagoen artista da. Duela gutxi eskulangintza garaikidean oinarritutako proiektu pertsonala hasi du, @fecit_project izenekoa, eta zorte ona opa diogu etapa berri honetan
Jone Erzilla Etxegibel
Durango, 1999. Arte ikasketak eginda Ikerketa eta Sormena Artean Masterra bukatzear nago, Bilbon.
Elina Lazou
Elina Lazou Greziako dantza eskola profesionaletik, Salzburgoko Dantza Esperimentaleko Akademiatik eta Iruñeako La Faktoria dantza-gunetik graduatua izan da. Azken honetan zegoelarik, Iruñeako Gazte Orkestrarekin “TRIA” koreografia sortu zuen Carlos Hof-en musikarentzat. Egin genuen proiektua oso berezia izan zen, izan ere, nere La Faktoriako kideekin, Michele Benz eta Gaia Magrané-rekin kolaboratu nuen. Bi zatitan banatzen zen koreografia: lehenengoa hiru pertsonen arteko orekari buruz zijoan, arimen eta gorputzen manipulazio leunari buruz, modu likido batean. Bigarrena maite dugun pertsona bat hiltzen denean sentitzen dugun doluari buruz zijoan, musikaren energia jarraituz irudi konplexuak eta ilusioak eraikiz. Iruñeako Kontserbatorioan, Lizarran eta Iruñeako Planetarioan antzezteko aukera izan genuen