Itzuli

Encuentro
Anguianoko Ganbera Musika Jaialdia
Data
2022-08-08 — 2022-08-14
Deskribapena
Anguianoko Jaialdia diziplina anitzeko jaialdi berritzailea da, Errioxako landa ingurunean egiten dena. Aurten parte hartzera gonbidatu gaituzte, eta lehen aldiz partiturarik gabe jotzera ausartuko gara. Partiturarik, atrilik, aulkirik edota publikoa eta musikarien artean oztopo izan daitekeen bestelako objekturik gabeko taularatzea lortzeko.
Alejandro Garrido, zuzendari eta biolin-jotzaileak, sormen prozesuan gidatuko gaitu, Dvorak-en Mundu Berria Sinfonia ospetsua antzezteko, pieza honen mugimendu energetikoak nabarmentzen dituen koreografia bat sortuz.
Horrez gain, gure musikariek jaialdiak antolatutako hainbat tailerretan parte hartzeko aukera izango dute. Tailer horien bidez, herriko biztanleen eta hainbat diziplina artistikoren loturak sortuko dira, hala nola antzerkia, inprobisazioa eta dantzaren artekoak.

Kokapena
📍 Anguiano, La Rioja