Itzuli
Jupiterretik Lurrera
Concierto

Jupiterretik Lurrera

Data

2019-12-19

Ordua

19:30

Deskribapena

Proiektu honen helburua orkestraren soinu berriak esploratzea da, eta, aldi berean, ikusleek eszenatokian ez ezik inguruan ere gertatzen denaren parte senti daitezen, esperientzia berriak aurkeztea.

Ikuskizuna Gustav Holst konpositorearen Jupiter, Alaitasunaren ekarlea lanarekin hasiko da. 1914 eta 1916 artean konposatu zen, eta Planetak izeneko obra handia osatzen duten piezetako bat da, pieza energetikoa, berritzailea eta deigarria. Haren bidez ikusleen arreta bereganatu nahi dugu hasieratik.

Ondoren, Venus, Bakearen ekarlea dator. Jupiter ez bezala, obra lasaia da, disonantziak ebatzi eta tentsioekin amaitzen dena. Lan ausarta da, eduki emozional eta musikal handikoa.

Emanaldia unibertsoan girotutako eszenografiaz lagunduta egongo da, ikusleak atmosferan erabat integratuta senti daitezen.

Jarraian, bi konposaketa garaikideak aurkeztuko dira: Adore eta Finale, Carlos Hof konpositore espainiarrarenak. Bi obra hauek kontzertuaren erdigunean aurkeztuko dira, entzunleek nahi duten irudikapen abstraktuak baitira: maitasuna, agurra… Hitzez adierazteko gai ez garen hori Jupiter lana eta kontzertu amaieraren arteko tartean islatuko da.

Carlo Hof-en bi obrak dantza garaikidearekin batera interpretatuko dira, Iruñeko La Faktoria dantza-eskolarekin.

Amaitzeko, Charles Ivesen Erantzunik gabeko galdera obra izango dugu. Lan ausarta da, agian gaizki ulertua, gizakiak bizitzaren zentzuari buruz betiko galderak adierazten saiatzen dena: nora goaz, nondik gatoz eta zergatarako bizi gara…

Bidaia, unibertsoan hasi eta gure barnean amaituko dugu, erantzunik gabeko galdera batekin.

Egitaraua

– La pregunta sin respuesta – Charles Yves
– Adore y Finale – Carlos Hof (expresamente orquestada para la Joven Orquesta de Pamplona)
– Venus y Júpiter, de los Planetas – Gustav Hols

Kokapena

📍 Iruñeko Planetarioa