
Printzesa Horia Opera
Data
2024-08-01 — 2024-08-10
Deskribapena
Printzesa Horia musika, tailerrak eta dibulgazioa uztartzen dituen astea da. Iruñeko Gazte Orkestra abuztuaren 3tik 10era izango da Baztanen, inguruko kultur eragileekin elkarlanean hainbat jarduera antolatuz eta herritarren parte-hartze aktiboan arreta jarriz.
JARDUERAK
Kalejira
— Abuztuak 3
Elizondoko kaleetan zehar egingo dugu, plazan amaituko den musika-ibilbidea. Orkestrako metal-haizeen- eta perkusio-atala arduratuko dira kalejiraz, erraldoi batek ibilbidea plazako kioskoraino gidatuko duelarik. Bertan, errepertorioak jai-giroa hartuko du, eta edozein musika-emanaldi izango da ongietorria.
Baztango Folklorea kontzertu-tailerra
— Abuztuak 4
Kontzertu honen helburua Patxi eta Javier Larraldek Baztango folklorearen inguruan egindako ikerketa-lana balioan jartzea da. Asier Capónen moldaketei esker, musika hau interpretatuko dugu, Patxi Larraldek dantzak ikasteko beharrezko azalpenak emango dituelarik. Arizkunen egingo den tailer honetara jende guztia egongo da gonbidatuta.
Elizgibela lorategiaren inaugurazioa
— Abuztuak 5
Iruritako espazio publiko bat inauguratzeko plazera izango dugu, Iruritako txistulariekin elkarlanean, Jon Irazokiren eskutik. Kanpoan izango da, haraneko biztanleek inguruko ikuspegi ederrez gozatzeko aukera izan dezaten.
Ganbera-musikako kontzertua
— Abuztuak 6
Orkestrako musikari gazteek ganbera-musika kontzertua eskainiko dute. Talde txikiagotan banatuta, hainbat musika-formazio ezberdinentzako errepertorioa zuzenean ezagutzeko aukera eskainiz.
Kontzertu pedagogikoa Erratzun
— Abuztuak 7
Topaketa honetan adin guztietako publikoak parte har dezan, gazteei zuzendutako kontzertu pedagogikoa aurkeztuko dugu. Matxalen Erzilla pedagogoaren egile-lanean oinarritutako ipuin musikatu baten bidez, haurrak parte hartzera gonbidatuko ditugu Erratzun.
Txokoto Tabernako kontzertua
— Abuztuak 8
Kontzertu hau giro intimoagoan egingo da, Txokoto Tabernako goiko pisuko aretoan, ikuspegi paregabeekin. Musika-bidaia bat izango da hainbat talderen eskutik, tangoa lehen eskutik bizitzeko aukera izango dugularik. Piazzolla argentinar konpositorearen lanen bidez, antzerkiaren adierazkortasunaz gozatzeko aukera izango dugu, orkestrako perkusio-jotzaileen eskutik.
Elizondoko Santiago elizako kontzertua
— Abuztuak 9
Elizondoko elizan egingo den kontzertuan organoa izango da protagonista. Organoarekin batera orkestrarako ezohiko errepertorioa entzuteko aukera izango dugu, esperientzia akustiko berezi eta zirraragarria eskainiz.
Camille Saint-Saënsen opera komikoa
— Abuztuak 10
Musika egonaldi honi amaiera emateko, opera bat antzeztuko dugu Elizondoko pilotalekuan. Erabaki horren helburua,
jarduerak hiriburutik deszentralizatzea eta publikoarengana hurbiltzea da, antzezpena gertutik gozatzeko aukera eskainiz. Gainera, obra euskarara itzulita aurkeztuko da, esperientzia eta ulermena errazteko.
Kokapena
📍 Baztan, Nafarroa