Itzuli
Satie & friends
Concierto

Satie & friends

Data

2026-03-20

Ordua

19:00

Deskribapena

Duela 100 urte baino gehiago hil zen Erik Satie konpositorea. Zaila da Satie definitzea, baina eragin handia izan zuen bere garaiko gainerako konpositoreengan. Bere lanik ezagunenetako bat Gymnopédies bilduma da: pianorako pieza labur, motel, gogoetatsu, lasai eta hausnartzaileak biltzen dituena. Horregatik, Satieren musika gaizki ulertua izan da maiz, introspektibotzat jo izan delarik.

Aldiz, Satieren musikak sormenaren muga gainditu zien surrealismoari eta dadaismoari. Programa honen bidez, Satie ardatz nagusi hartuta, XX. mendearen lehen erdialdeko hainbat soinu eta ikuspegi estetiko erakutsi nahi ditugu, ez musikaren bidez soilik, baita kontakizuna eta antzezpenen bidez ere.

Kezkagarria eta, aldi berean, dibertigarria izan daiteke John Cage-en 4’33” obra ulertzea. Baina, Malevichen kasuan bezala, Bigarren Mundu Gerraren ondoren, antirromantizismoak bultzatuta, artistaren egoaren behin betiko ezabaketa suposatu zuen.

Bai Satie-ren, bai Cage-ren existentzialismoa umoreak markatzen du, eta biek galdetzen diote euren buruari non ote dagoen muga. Gaur egun ere, geure buruari egin diezaiokegu galdera bera.

Arte “garaikidea” nola hautematen dugun zalantzan jartzen duen kontzertua da, mugimendua sortu eta mende batera oraindik ulerkaitza baita. Inor axolagabe utziko ez duen esperientzia dugu hau, publikoaren eta interpretearen arteko muga espaziala ezabatzea helburu duena.

Narratzailea: Miguel Nuño

Zuzendaria: Mirari Etxeberria Guerrero

Itzulpenak: Amaia Orbe Barrio

Kartela: Nahia Urretagoiena Kortadi

Egitaraua

Gymnopedies I & III – E. Satie (Orch.: C. Debussy) (1888)
Musique d’ameublement – E. Satie (1917)
Octeto – I. Stravinsky (1923)
Sports et Divertissements (para narrador y orquesta) -E. Satie (Orch.: Dominic Muldowney) (1914)
Living Room Music – J. Cage (1940)
Water Walk – J. Cage (1959)

Kokapena

📍 Jorge Oteiza Museoa, La Cuesta Kalea, 7, Alzuza