Gran Miserere

Gran Miserere

Hilarión Eslava

Hirurogeitahamarreko eta larogeitahamarreko hamarkaden artean, Iruñako Aste Santuko ospakizunen artean, eta Iruñako Udaletxeak antolatutako erlijiozko kontzertuen artean, Hilarión Eslavaren “Gran Miserere”aren interpretazioa ohitura bilakatu zen, garrantzi handiko gertakari bezela.

 

Aukera hauetan hainbesteko jendetza etortzen zen kontzertuetara, zeinen jendea edozein txirrikitutan sartzen zen entzutera eta urteen poderioz buruz ikasitako melodien kantua entzun zitekeen. Ondare honen mantenimendua Nafarroako Koru Federazioaren helburuetako bat da eta horregatik aurkezten dugu herri guztiaren aurrean, konpositore nafarrak ezagutarazteko eta zaintzeko asmoz.

 

Apirilaren 10ean, Hilario Eslava nafarraren akorde eta melodia hauek entzuteko aukera izango dugu, Iruñako Baluarte Aretoan.

 

 

Nafarroako Koru Federazioaren Korua

Iruñako Gazte Orkestra

Orkestra zuzendaria: Jesús Echeverría

Sopranoa: Cristina Sevillano

Mezzo-sopranoa: Lucía Gómez

Tenorea: José Luis Sola

Baxua: Iñaki Fresán

Koru zuzendaria: Jordi Freixa

 

 

Esta web utiliza cookies para su correcto funcionamiento. Al hacer clic en el botón Aceptar, aceptas el uso de estas tecnologías y el procesamiento de tus datos para estos propósitos.    Configurar y más información
Privacidad