Orkestra bat baino gehiago
Ohiko orkestra-formatuaz gain, beste talde mota batzuk ere baditugu, hala nola gure ganbera-talde txikiak edo IGO BigBand.
Zer da IGO Big Band?
Proiektu berritzailea da, big bandaren tradizioa Iruñeko musikari gazteen energiarekin uztartzen duena.
Roman Degtiarev-en zuzendaritzapean, swing-eko klasikoetatik hasi eta moldaketa modernoetaraino interpretatzen ditugu, adin guztietako publikoarekin konektatzen duen soinu dinamiko eta murgiltzailea sortuz.
La JOP Big Band también engloba agrupaciones como la Brass Band y los combos, adaptándonos a las diferentes necesidades del momento.
Ganbera-taldeak
Ganbera musika taldean jotzeko oinarrietako bat da.
Musikariak talde desberdinak osatzera animatzen ditugu moldagarritasuna, malgutasuna, entzuteko gaitasuna eta erabakiak hartzeko trebetasuna lantzeko.
Talde txiki horietan sortzen diren loturak sendoak eta iraunkorrak izaten dira.
Lankidetza
Etengabe bilatzen ari gara musikari eta pertsona gisa bizipen berriak eskainiko dizkiguten esperientziak.
Orain arte, hainbat proiektuekin aritu izan
gara elkarlanean, unean uneko ekimenetan, esate baterako, Jaso ikastolarekin, Noe Escalera artista bisualarekin edo Nafarroako Jota Eskolarekin. Era berean, lankidetza egonkorragoetan ere ari gara lanean, Sinfonía Navarra-rekin, besteak beste. Proiektu hauei esker, musikari gazteek mundu profesionalera hurbiltzeko aukera dute.
Trukeak
Bizi izan dugun esperientziarik ederrenetako bat Bogotako Sinfonietta Academy orkestrarekin, IGO-ren antzeko ezaugarriak dituen Kolonbiako orkestra batekin, egindako trukea izan da.
Ibermúsicas-en mugikortasunerako laguntzari esker, orkestrako zenbait musikarik Kolonbiara bidaiatzeko aukera izan zuten, bertako musikariekin batera kontzertu bat emateko. Ondoren, Kolonbiako musikari talde bat Euskal Herrira ekartzeko zortea izan genuen, 2025eko Getadarko udako topaketan.