Biografia

Iruñako Gazte Orkesta - IGO

Iruñako Gazte Orkesta gara, Nafarroa inguruko gaztez osatutako orkestra autogestionatua. Bere sortzaileak, Mirari Etxeberria Guerrerok, soilik 20 urterekin hasi zuen proiektu hau 2017an orkestra zuzendaritzaren moduan hasteko asmoz.

Gaur egun, orkestra 65 partaide izan arte hazi da, hauek goi mailako musika ikasleak izanink, interpretazioaren edota pedagogia eta musikologiaren arloan.

Orain arte honako antzoki hauetan jo dugu: Euskalduna antzokia, Zaragozako Mozart Aretoa, Iruñako Baluartea eta Gayarre antzokia eta ondorengo musika jaialdietan: Bilboko Música-Musikan eta Aurrerafesten edota Donostiako Olatu Talkan. Kolaboratzaileen artean Nafarroako Koru Federazioa, Iruñako Ganbera Opera eta Sôber taldea aurkitzen dira.

Musika klasikoa modu dinamiko eta erakargarri batean azaldu nahi dugu. Gure ikuskizunen bidez, entzuleak esperientzia ahaztezin batean murgilduko dira, bai bisualki, entzumenez eta beste zentzuez. Gure proiektu guztiek hari eroale bat dute eta interpretatutako pieza guztiak azaltzeaz arduratzen gara, publiko zabal batek ulertzeko moduan eta honek entzumena hurrengo mailara eramaten duela kontsideratzen dugu.

Gure musikariek beraien kabuz ideiatzen dituzte programak, beraz proiektuak ez du inoiz galtzen hain propioa duen freskotasuna. Gure sormena landuz oso proiektu bereziak ateratzen ditugu, beste arte motekin kolaboratuz eta eszenografia ezberdinak aurkeztuz.

Beste alde batetik, klasikoa ez den errepertorioa ere latzen dugu. Hau da;  musika garaikidea, jazz-a bezelako beste estiloekin fusioa, zinema-musika, bideojokoentzako musika, heavy metal edo metal sinfonikoa… Beste estiloetako musika taldeekin kolaboratuz audientzia gazte bati honako mezua transmititu nahi diogu: musika klasikoa ez dela aspergarria.

 

Disziplina artistiko ezberdinekin egindako kolaborazioen artean dantza garaikidea, arte ederrak edo ikusentzunezkoak jorratu ditugu. Horretarako, nafarroako entitate ezberdinekin batera lan egin dugu, haiei ere bisibilizazioa emateko asmoz, adibidez, La Fakotia dantza konpainiarekin, Alaitz insitutoko arte ikasleekin, CTL ikusentzunezko eskolakerkin edota nafarroako arte eta diseinuko goi-mailako eskolarekin.

 

Horretaz gainera, esfortzua, dedikazioa, pentsamendu kolektiboa eta berdintasuna bezalako baloreekin lan egiten dugu; musikari gazteei beraien ideia propioak aurkezteko espazio bat emanez.

Esta web utiliza cookies para su correcto funcionamiento. Al hacer clic en el botón Aceptar, aceptas el uso de estas tecnologías y el procesamiento de tus datos para estos propósitos.    Configurar y más información
Privacidad