JOP-IGO Bira, 2024ko Otsaila
Inpresioak
Iruñeko Gazte Orkestrak bere 2024ko birari ekingo dio, Nafarroatik, Logroñotik eta Burgosetik Otsailaren 16, 17 eta 18an. Bira hau bisitatuko ditugun bertako kolaboratzaileen laguntzaz egingo dugu. XX. mende hasierako musika, dantza eta pintura konbinatuz, frantziako inpresionismotik hasi eta Les Six izeneko konpositore taldera iritsiz.
Caption title
Programa
Bira hontako errepertorioak karga espresibo eta oroitarazle handia daukanez, dantza eta arte plastikoekin batera taularen gainean adierazteko ezin hobea da. Honek, ikus-entzulea bete-beteko esperientzia batean murgiltzea ahalbidetzen du.
Debussy-ren Prélude à l’après midi d’un faune poema sinfonikoa entzungo dugu; Stéphane Mallarmé-ren poema batean oinarritua. Pierre Boulez-en hitzetan, musika modernoaren hasiera markatzen duen pieza musikala da eta hainbat koreografia esanguratsuen oinarria izan da. Udako arrats bero batean, fauno batek, ninfen atzetik korrika ibiltzeaz nekatuta, siesta bat botatzen du naturaz inguraturik.
Beste alde batetik, Darius Milhaud eta Germaine Tailleferre-ren piezak entzungo ditugu. Biak Les Six izeneko talde frantsesaren parte dira, XX. mendeko konpositore talde esanguratsuetako bat; oso estilo ezberdinekin eragin zuten musika modernoaren erakarpenen inguruan.
Milhaud-ren La Création du Monde izeneko obra programatikoa daukagu lehenengo. Pieza honek munduaren sorkuntzaren kaosa adierazten du hasiera batean, flora eta faunaren sorkuntza eta baita gizon eta emakume eta haien desirarena ere. Germaine Teilleferreren Petite Suite pieza daukagu bigarren. Konpositore honen musika ez da hain ezaguna izan historian zehar, bere kalidade baliotsuaren arren. Suite labur hontan melodia eta erritmo herrikoiak azaltzen zaizkigu, modu arinea eta harmonia aberatsetan orkestratua.
Azkenik, Maurice Ravel-en Ma mère l’Oye daukagu. Haur liburuetako istorietan oinarriturik, Erpurutxo eta Loti Ederra, hala nola, suite honen lehenengo bertsioa 4 eskutarako piano pieza izan zen. Geroago bikainki orkestraturik ballet moduan estreinatu zen Pariseko Gran Thèatre-n.